Quizá más pronto que tarde, esta pregunta distópica rondará las aulas de primaria y la cuestión quedará sin respuesta, a tenor de la deriva que va tomando la sensibilidad de las instituciones que en principio deberían velar, junto con la ciudadanía, por el soporte y el reconocimiento de nuestros ritos, usos y costumbres. 

El amplísimo y diverso espectro de nuestras expresiones folklóricas ha sido un motivo de orgullo y arraigo en nuestras localidades, y de estudio, también más allá de nuestras fronteras. 

La cultura popular es cohesión territorial, identidad y arraigo, deporte, antropología, relaciones, transformación social, asociacionismo, ocio, trabajo, materia prima artística, música, educación, turismo, danza y mucho más, pero no se ve referenciado esta función social en el poder institucional, no despierta su atención. 

Parece que la americanización de los gustos ha calado, y nos han dejado en una postal, al margen de la cultura que se prioriza: la de consumo. Pero oigan, si esa va a ser la vara de medir, la cultura popular también aporta al mundo profesional, directamente, y además es inversión que dibuja el carácter del futuro. 

Una vez expuesta la conclusión, pongámonos en contexto. Esta es la mirada actual de Nafarroako Dantzarien Biltzarra, federación que agrupa a 88 grupos de danza de Navarra, mirada ésta, compartida también por otros sectores de la Cultura, nos consta. Nafarroako Dantzarien Biltzarra aporta una media de 80 actividades anuales para la dinamización y la motivación del sector, y viene a completar las expresiones que se manifiestan en nuestros pueblos y ciudades. 

Tenemos motivación de sobra para abordar nuevos proyectos más allá de las actividades de carácter anual, pero a esta silla le falta una pata, la del apoyo y reconocimiento institucional, no a la Federación, sino, repetimos, a la Cultura Popular en general. La salvaguarda del patrimonio inmaterial, es una obligación de la Administración según los Objetivos de Desarrollo Sostenible marcados en la agenda 2030. 

Es decir, no estamos pidiendo nada, sino exigiendo que Gobierno y demás instituciones públicas cumplan sus obligaciones. Nos vemos obligados a denunciar esta carencia. Lo venimos observando. En la primera semana de este mes se han sumado dos noticias más a la merma: 

En el programa “Cultur” del Gobierno de Navarra no se ha previsto contar con la Federación (ni con la danza tradicional), y la programación “Viva Pamplona viva” está prácticamente cerrada con el mismo resultado. 

Pero le preceden más: 

No se nos llamó al foro de debate sobre cultura Navarra, las propuestas que hicimos a la Consejería y a la Dirección General ante las nuevas relaciones entre el Gobierno de Navarra y Aragón no han sido tenidas en cuenta, no se ha programado nada de danza tradicional pese a reivindicarlo. 4

Y la pandemia. Estamos esperando desde noviembre una reunión que no llega entre Cultura y Salud, y el rogar y proponer protocolos y una base jurídica para ensayos y actuaciones ha sido una partida de ping-pong entre Departamentos. Si es que no somos fútbol. Desde luego, no será por no cumplir escrupulosamente nuestros cometidos ni por no hacer propuestas, ni por no participar en los foros que se prestan. 

A día de hoy, debe de haber cajones llenos de papeles de NDB en las oficinas institucionales. Resulta descorazonador. Habrá que ponerse a competir con otros agentes culturales la subvención de turno que puede caer, o no, que expira el plazo y es lo único que nos queda. Nuestro propio folklore tiene que concurrir para competir en subvenciones, al igual o peor que cualquier otro ámbito cultural, incluso de otras culturas. 

Menos mal que tenemos la ingente masa de amantes de nuestra cultura, la cercana, la que lleva tiempo practicándose y se paga de nuestros propios bolsillos. En nombre de la Federación, y nos atrevemos a decir que en nombre de todas esas personas, emplazamos a las instituciones para que nos pongan en sus agendas y catálogos. Existimos porque la cultura popular esta ahí. 

Noemi Álvarez Calleja: presidenta de Nafarroako Dantzarien Biltzarra / Federación de Dantzaris de Navarra
-------------------------------

OROITZEN AL DA INOR HERRI-KULTURAZ? 

Baliteke uste baino lehenago galdera distopiko hori gure lehen hezkuntzako ikasgeletan entzutea, eta galdera erantzunik gabe geratuko da, ikusirik instituzioek hartu duten norabidea, ohitura, usadio eta erritoenganako sentsibilitatea gainbehera etorri baitzaie, hauek babesteko eta aitortzeko hautua egin beharrean. Gure folklore-adierazpen zabala eta anitza harrotasun eta tokian sustraitzeko arrazoi izan da gure herrietan, eta ikerketen xedea baita gure mugetatik haratago ere. 

Herri-kultura lurralde-kohesioa, identitatea eta errotzea, kirola, antropologia, harremanak, eraldaketa soziala, asoziazionismoa, aisialdia, lana, lehengai artistikoa, musika, hezkuntza, turismoa, dantza eta askoz gehiago da, baina eginkizun sozial honek ez du erreferentzialtasunik botere instituzionalean, ez du arretarik pizten. Badirudi gustuen amerikanizazioa barneraino errotu dela, eta postal batean utzi gaitu, lehenesten den kulturatik aparte: kontsumoarena. 

Baina aizue, hori izango bada garrantzia neurtzeko era, herri-kulturak ere ekarpena egiten dio mundu profesionalari, zuzenean, eta gainera, etorkizunaren izaera marrazten duen inbertsioa da. Ondorioa azaldu ondotik, jar gaitezen testuinguruan. 

Adierazitakoa da Nafarroako Dantzarien Biltzarraren egungo begirada, Nafarroako 88 dantza talde biltzen dituen federazioarena, eta begirada hori Kulturako beste sektore batzuek ere partekatzen dute. Badakigu. Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, bataz bertze, 80 jarduera eskaintzen ditu urtero sektorea dinamizatzeko eta motibatzeko, eta gure herri eta hirietan agertzen diren adierazpenak osatzen ditu. Nahikoa motibazio dugu urteroko jarduerez haratago ere proiektu berriei ekiteko, baina aulki horri hanka bat falta zaio, erakundeen babesa eta aitortza, ez Federazioari, baizik eta, berriz diogu, Herri Kulturari oro har. 

Ondare ez materiala babestea Administrazioaren betebeharra da, 2030 agendan markatutako Garapen Iraunkorreko Helburuen arabera. Hau da, ez gara ezer eskatzen ari, Gobrenuari eta gainerako erakunde publikoei beren betebeharrak bete ditzatela aldarrikatzen ari gara. Gabezia hori salatzera behartuta gaude. Begira ari gatzaizkio. Hilabete honetako lehen astean bertze bi albiste gehitu zaizkio aitortzaren gainbeherari: Nafarroako Gobernuaren "Kultur" programan ez da Federazioarekin (ezta dantza tradizionalarekin ere) kontatu, eta "Viva Pamplona viva" programazioa ia itxita dago, aukerarik gabe, emaitza berarekin. 

Baina horren aurretik ere bada zer aipatu: ez zitzaigun deitu Nafarroako kulturari buruzko eztabaida-forora, Nafarroako Gobernuaren eta Aragoiren arteko harreman berrien aurrean Kontseilaritzari eta Zuzendaritza Nagusiari egin genizkien proposamenak ez dira kontuan hartu, ez da dantza tradizionaleko ezer programatu, behin eta berriz aldarrikatu arren. Eta pandemia. Azaroaz geroztik, Kultura eta Osasunaren artean iristen ez den bilera baten zain gaude, bitartean, entseguak eta jarduerak egiteko protokoloak proposatzen eta laguntza eskatzen aritu gara, baina departamentuen arteko ping-pong partida bat izan da. 

Ez baikara futbola. Ez da izango gure eginkizunak zehatz-mehatz ez betetzeagatik, proposamenak ez egiteagatik, ezta ematen diren foroetan ez parte hartzeagatik ere. Gaur egun, bulego instituzionaletan NDBren paperez betetako kajoiak egonen dira seguraski. Mingarria da. Bertze kultur eragile batzuekin lehian jarraitu beharko dugu, momentuko diru-laguntza, ixtantean epea amaitzen dena baita geratzen zaigun bakarra. 

Gure folklorea bera da diru-laguntzaren bat eskuratzeko lehian aritu beharra dueña, bertze edozein kultura arlotan bezala edo okerrago, baita bertze kultura batzuekiko  ere. Eskerrak gure kulturako maitaleen masa eskerga daukagun, hurbilekoa, aspalditik praktikatzen duena eta gure poltsikoetatik ordaintzen dena. Federazioaren izenean, eta pertsona horien guztien izenean, erakundeei dei egiten diegu beren agenda eta katalogoetan jar gaitzaten. Herri kultura hor dagoelako existitzen gara. 

Noemí Álvarez Calleja/Nafarroako Dantzarien Biltzarrako lehendakaria en Nafardantza

Share To:

Post A Comment:

0 comments so far,add yours