Significado en euskera de Ribaforada






Euskaltzaindiak Euskal Herriko herrien izendegi berria atera du argitara, 1979ko ordezkatuko duena. Gaur aurkeztu dute lana Bibon, eta Andres Urrutia presidenteak zehaztu duenez, izendegi berria arau izango da. 1998an erabaki zuen Euskaltzaindiak herrien izendegia berritzea, eta hamahiru urte hauetan Onomastika Batzordeak jasotako proposamenak bildu ditu. Gainera, urte hauetan sortu diren 33 herrien izenak ere jaso ditu.

Erdal izena duten kasuetan, azken urteotan asmatu den sustrairik gabeko euskarazko zenbait itzulpen baztertu du. Araminon (Armiñon), Karkar (Carcar), Ahuntzegi (Cabredo) edo Erripazuloaga (Ribaforada) aipatzen ditu Euskaltzaindiak.

Comentarios